Hau da lehen ariketarako egin dugun proposamena:

Ikus daitekeenez, gure proiektua bi gorputzez osatuta dago, teilatu arinaren bidez lotuak: kristalezko bloke nagusia, informazio gela barne hartzen duena, eta programaren beste erabilerak gordetzen dituen bloke trinkoa. Bi gorputz hauek toki horretan dagoen arkuak markatutako perspektiba areago dezaten kokatuta daude. Gure asmoa plaza ez inbaditzea izan da, baina aldi berean lotura izatea berarekin bai pabilioia bai plaza (aurrexistentzia) aberastuko duen elementuaren bidez: harmailak. Hauek biren arteko jauziari erantzuna ematearen funtzioa ere badute.
Proiektuan berebiziko garrantzia dute zoruaren eta estalkiaren planoak;
lehena sendoa eta lurrean ongi errotua dagoen bitartean (plinto
antzekoa), bestea arina eta lerdena da. Bien artean, aurretik hor zeuden
lau zutabe aurkitzen dira, zorua zulatuz baina sabaia ikutu Gabe.
Zutabe hauek beirazko kutxari fatxada ematen diote, benetako itxitura,
zein ia ikustezina den, atzerago kokatzen baita.
Beste blokeari dagokionez, bi orriz egindako harrizko horma sendoaz
eratuta dago, bertako arkitekturari erreferentzia zuzena eginez; are
gehiago, Gaztelako usotegiak gogorarazten duen fatxada du, tarteka
zulatua, alegia, zamoratarrek eraikina gertua eta beraiena senti
dezaten. Kanpoko orria da erritmo bat jarraituz zulatuta dagoena;
barrukoak leihoen irekidurak ditu, kanpoko orriaren babespean. Era
honetan, egunez fatxada uniformea dirudi eta gauez argia zenbait
zulotatik irteten da.
Gorputz sendo honek estalkia zeharkatzen du, ibilgarria baita. Izan ere, proiektu honen bereizgarri diren Vierendel zertxek barandila gisa ere jokatzen dute. Egitura, beraz, paraleloki kokatutako bi zertxa hauetatik eskegitako habexkez osatuta dago; zertxak, berriz, zutabe metalikoetan eta harrizko hormetan finkatuta daude.
Laburbilduz, proiektuak bertako elementu eta eraikitzeko era batzuk
integratzen ditu, betiere errepetuzko jarrerakin, gure iritzian, eta
orainaren eta iraganaren arteko lotura eginez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario