8 nov 2013

ZAMORAKO INTERPRETAZIO ZENTROA_AURRE EMATEA


Proiektua gaur egun perimetroa ixten duen horman oinarrituta dago, hau manteduz eta lodituz, programaren erabilerak hormaren lodieraren barruan moldatzearen punturaino. Beraz, horma ahal den neurrian mantenduko dugu; guk gehitutako fatxada aurrexistentzia baino barrurago altxatuko da eta honekin kontrastatzen duen materialez (beirateak...) gauzatuko da.

Hala ere, perimetroa puntu garrantzitsu konkretu batean hautsi dugu: katedralaren plazara ematen duen zatia, zatirik publikoena. Puntu hau sarrera egiteko erabili dugu, baina ez berehalakoa, patiora bideratzen gaituena baizik, eraikin osoaren erraiak ezagut dezagun. Izan ere, barne patioa gure proiektuaren beste oinarria da; hall edo distribuidore funtzioa betetzen du, erabilera ezberdineko espazioen sarrerak hemendik egiten baitira. Gure eraikina, ondorioz, introspektiboa dela esan daiteke, kanpora ematen dituen aurpegiak betidanik izan dituenak direlarik, eta hauen atzetik beraien eduki berria lotsati ageri delarik.
Proiektuak, ikus daitekeenez, ibilbidearen ideia jorratzen du, patioak higidura gehienak barne hartzen dituelarik. Eraikina ulertzeko, ibili behar da, bere horma jarraitu. Hala eta guztiz ere, ibilbidea ezin da planoan soilik ulertu, hiru dimentsiotan baizik; eraikinan aurrera joan ahala, bere altuera ere gehituz doa, muinoa liburutegia barne hartzen duen espazio trapezoidala delarik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario