23 jun 2014
25 may 2014
28 abr 2014
27 abr 2014
BYE BYE BARCELONA
Maiz joaten naiz Bartzelonara, bertan ikasten duen lagunari bisita egitea aitzaki. Azken aldiz aurreko astean, hain zuzen ere. Lehen aldiz bertara egindako ikasbidaian jasotako inpresioak azken honekin alderatzean zer ikusirik ez dutela konturatu naiz, eta ondoko dokumentalaren izenburua ikusi eta segituan ohartu naiz bertan kontatzen denak nire bi inpresioak nolabait jasoko dituela.
Hala izan da. Lehen hiru bisitaldietan turista gisa jokatzen nuen. Hiriko leku turistikoenak ezagutu, ikusi, argazkietan jaso nahi nituen. Egun guztian zehar alde batetik bestera ibiltzen ginen, Rambla, Plaza Catalunya, Parc Güell, Sagrada familia, La Pedrera, Barceloneta eta guztiok ezagutzen ditugun beste hainbat puntu.
Behin hauek ikusirik ondoko bisitak guztiz aldatu ziren.
Arkitektura ikasteak hain ezagunak ez diren eraikinak ezagutzera eraman nau, eta noski, hauek aurrez-aurre ikustea gustatzen zaigu denoi. Beraz, hurrengo bidaian hauek zerrendatu nituen, gehienak ikusiz. Hor hasi zen nire Bartzelonarekiko ikusuntua guztiz aldatzen. Behin turista guztiak erakartzen dituzten guneetatik ateraz eta beste mota bateko turismoa aukeratuz, hiriaren izaera erabat aldatzen da. Sagrada Familiara bisitan ezinezkoa da jenderik gabeko argazkirik ateratzea. Herzog & de Meuron-en Museu Blau, Miralles-en Diagonal Mar parkea lasaia, Carmel-go bunkerra, CCCB eta agian hain ezagunak ez diren beste hainbat eraikinetan egon nintzenean, ordea, ez zebilen ia inor. Aurkitzen diren auzoetako benetako bizitza ikusten da.
Gracia auzoan bizi da nire laguna, bideoan agertzen den Vila de Gracia plazan. Nahiz eta Plaza Catalunya-tik oinez 25minutura egon, turista gutxi iristen da bertara, eta auzoko bizitza da nagusi. Eguneroko bizitzarako betiko dendak dira nagusi. Kamera eskuan duenik ikustea ere zaila da.
Rambla inguruan ere berdina gertatzen da. Ezin ibili gindoazen Ramblan gora. Raval aldera pare bat kale zeharkatu genituen norabide berean jarraitzeko, baina nahiz eta bi kaleko distantzia aldatu, jasotzen den sentsazioa guztiz ezberdina da. Ez du bideoan hainbatetan aipatzen den parke tematikoaren antzik.
Esan dezaket, beraz, bi aldeak ezagutu ditudala. Ez dut turista izaera baztertu, baina lehen bidaiak guztiz turistikoak izatetik bertan bizi denaren eguneroko bizitza ikustera pasa naiz, nolabait dokumentalean hitz egiten duten bizilagunen ikuspuntua ulertzeko gai izanez. Pena da hiriko puntu nagusi hoietatik kanpo oraindik mantentzen den hiriaren benetako izaera galtzen joatea. Baina zer egin daiteke hau ekiditeko? Güell parkean egin dutena al da soluzioa?
2 abr 2014
ESPAZIO PUBLIKOA | LEHEN HAUSNARKETAK
Bragançako gune berean mugituz, ondoko orubean espazio publikoa proiektatzen hasteko lehen hausnarketak dira ondokoak. Aurreko testu eta bideoari beste buelta bat emanaz, lekura hurbilduz noa, orain dagoena eta lortu nahi dena finkatuz. Hau nola lortzeko formularik ez dago, baina adibide batzuk begiratu ostean puntu batzuk betetzeak laguntzen duela uste dut.
Lekuan dauden aurre existentziek jada interesa sortzen dute gunean, beraz, proposatzen denak dagoena indartzen laguntzea eta dagoenak proposamena indartzea litzateke egokiena.
Lekuan dauden aurre existentziek jada interesa sortzen dute gunean, beraz, proposatzen denak dagoena indartzen laguntzea eta dagoenak proposamena indartzea litzateke egokiena.
Ondoren ideia nagusien laburpena jasotzen da, aurre analisi gisa:
26 mar 2014
ESPAZIO PUBLIKOA | INTERAKZIOA ETA GERTAKIZUNAK
Lauhileko 2.ariketa honetan espazio publikoaren inguruan arituko gara, Braganzako gune berean lanean jarraituz, aurreko orubearen alboan. Gaur egun aparkalekua jasotzen duen gunea aktibatzea xede izanik, bertatik ibilgailuak ateratzea (edo ez?) kuestionatzen hasi naiz. Horretarako ibilgailuek gure hirietan izan duten eraginari buelta nola eman dioten erakusten duten ereduetara jo dut, ibiltariari garrantzia ematen dioten proiektuetara. Guztietan espazio publikoa errepidetik gailentzen da.
Ondoko artikuluan oso interesgarria iruditu zaidan Jan Gehl-ek espazio publiko baten eraketarako kontuan hartzen dituen puntuak ageri dira:
Ondoko bideoan ere egoki laburtzen dela iruditzen transmititu nahi den ideia. Nahiz eta bertan agertzen den ingurua gurea baino askoz ere urbanoagoa izan, funtsean aplikagarria izan daiteke.
24 mar 2014
bragançArt | AZKEN EMATEA
Proiektuaren ardatzak honako hauek dira:
_Hiria berpiztea gure proiektuaren bidez, mugimendu internazionalak eta baita hiri barrukoak sustatuz. Horretarako, ARTEA erabiliko dugu elementu erakargarri eta berraktibatzaile gisa: tailerrak, erakusketa guneak, artisten topaguneak…
_Programaren ANIZTASUNA eta eskaintzen dituen aukera zabalak ikusita, FRAGMENTAZIORA jo dugu, gure formalizazioaren oinarri bihurtuz ere.
_Programa, beraz, zelula bidez osatutako multzoa da, hirian zehar heda daitekeena; minimoa edo proiektuaren muina ciudadelako proposaturiko eremuan eta eliza ondokoan kokatzen bada ere, etorkizunari begira hiriko espazio publikoetara eraman daiteke zelula neutro hori, Bragança “inbadituz”, gure proiektuaren eragin eremua handituz. Ondorioz, aukeratutako arkitekturak HEDAKORTASUNA du ezaugarri, eta baita bere barneko erabileraren indeterminazioa, hau da, ia erabilera ororentzako moldakortasuna, POLIBALENTZIA.
Erabiltzaileen artean bereizten ez duen proiektu batean (bertakoak, turistak, bisitariak), ez da zentzuzkoa erabilerak banatzea. Horregatik, haziz doan eraikin honek gai izan behar du momentuaren arabera erabilera desberdinak jasotzeko eta beraz, denboraren menpe egoteko.
Arkitektura tresna gisa erabiliko dugu, hainbat ekintza bilduko dituen kontenedore erraldoi gisa, ez produktu bukatu bezala. Proposamen irekia da, Bragançarako eman ditzakeen aukera desberdinak imajinaraziz.
Hazteko estrategia modulua izango da. Eremura egokitzeko eta topografia moldatuz, harrizko zokalo finko bat garatu dugu erdisotoan, eraikinak malda zurgatuaz. Horren gainean moduluak antolatuko dira beharren arabera baina oinarrizko lege batzuk errespetatuz. Elementu independente horien bitartez emaitza desberdinak lortu ahal izango ditugu eta aukera sorta zabala sortu ere. Muga bolumetriko bakarra altuera izango da, inguruan integratzeko, beste bi norabideetako hazkundea librea izango da.
Moduluaren azalpena eta zenbait konbinaketa posible:
Hona hemen multzoaren emaitza, programaren alde publikoena, erdi- publikoa eta pribatua (egoitzak) azalduz. Lehenengo biak, esan bezala, harrizko zokaloaz (erdi-sotoa) eta bere gainean kokatutako moduluez osatuta daude, programaren zatirik finkoenak direlarik, minimoa, hain zuzen. Egoitzak, aldiz, zatirik libreena dira, terrenoan zuzenean kokatze direlarik eta konbinazio ezberdinez antola daitezkela, hedatzeko aukerarekin baita ere, bizitari bakoitzaren indibidualtasunari erantzun nahian.
Behe oina
Lehen solairua
Sotoko oina
26 feb 2014
bragançArt | AURRE-EMATEA
Bragançan egingo dugun proiektuarekin hasteko, lekuaren analisia eginda aurreko sarreran, ondoko erabakiak hartu ditugu:
-Hiria berpiztea gure proiektuaren bidez, mugimendu internazionalak eta baita hiri barrukoak sustatuz. Horretarako, ARTEA erabiliko dugu elementu erakargarri eta berraktibatzaile gisa: tailerrak, erakusketa guneak, artisten topaguneak…
-Programaren ANIZTASUNA eta eskaintzen dituen aukera zabalak ikusita, FRAGMENTAZIORA jo dugu, gure formalizazioaren oinarri bihurtuz ere.
-Programa, beraz, zelula bidez osatutako multzoa da, hirian zehar heda daitekeena; minimoa edo proiektuaren muina ciudadelako proposaturiko eremuan eta eliza ondokoan kokatzen bada ere, etorkizunari begira hiriko espazio publikoetara eraman daiteke zelula neutro hori, Bragança “inbadituz”, gure proiektuaren eragin eremua handituz. Ondorioz, aukeratutako arkitekturak HEDAKORTASUNA du ezaugarri, eta baita bere barneko erabileraren indeterminazioa, hau da, ia erabilera ororentzako moldakortasuna, POLIBALENTZIA.
3 feb 2014
BRAGANÇA | PROGRAMAREN INGURUAN
Bragançaren azterketa eginez, detektatutako arazorik handienetakoa
ciudadela eta hiriaren arteko deskonexioa izan da. Gainerako hiriarekiko jasota
dagoen ciudadela kondentsatutako historiaren aztarna izoztu gisa ageri da gaur
egun, luze hildako arrastoak bezala. Garai batean erdigunea zena gaur egun jada
erlikia bihurtu da.
Hala ere, ez da hilda dagoen gune bakarra, hiri osoa lotan bezala dago.
Horregatik, gure eraikina ezin da bere eremura mugatu; bere eragina hiri osora
zabaldu beharra dago, hiria berpizteko eta ciudadela eta gainerako hiria
elkarlotzeko.
Horrez gain, ciudadelan izoztutako identitatea berreskuratu beharra dago,
eguneratu, gaurko gizarteari eta behar berriei egokitu.
Eremuaren kokapenaren ezaugarriei esker (muinoan, lurraldearen gainetik, hau
ikuskatzeko toki estrategikoan), paisaiaren bistak aprobetxatzea egokiena
litzateke, paisaia naturalari etekina ateraz eta eraikina aberastuz.
Hau guztia kontuan izanik garatuko dugu gure hotelerako proposamena. Hau
hiriak berez erakarriko dituen turisten euskarri izateaz gain, turisten eta
bertakoen arteko elkargunea ere izango da, eta ezagutzaren trukaketarako gunea
ere. Horretarako, hotel soilari jarduera berezia gehitu diogu: eremua gaur egun
ixten duen harlangaitzezko horma deuseztatuta, bere harriak berrerabiltzea
artista bisitarien eskura jarriz, nahi duten artelana edo hargintza lana egin
dezaten, harriekin soilik, beste materialekin nahastuz, margotuz…
Ideia da arte iragankorra egitea, artistek edo zaleek egina, behin eginda,
argazkiak ateratzeko aukera izatea eta denbora batez mantentzearena, baina
ondoren etorritako bisitariek desegin dezakete eta harriak berrerabili.
7 ene 2014
ZAMORAKO ONDARE ERROMANIKOAREN IKERKETARAKO ZENTROA | Azken ematea
Zamorako interpretazio zentroaren azken entrega dugu hau, aurreko blog sarreretan aurkeztutakoaren behin-betiko definizioarekin.
Proiektua ondoko alderdiak jorratuz defini daiteke:

Proiektua ondoko alderdiak jorratuz defini daiteke:
KONTZEPTUA_Eraikinak eremu horrek orain arte kanpora eman duen aurpegi edo itxura bera mantentzea, jendeak ezaguna senti dezan. Beraz, aurretik zegoenaren azala baino ez dugu mantendu; bolumena guztiz hustu eta betekin guztiz berriaz hornitu dugu. Guk gehitutakoa aurre existentzien menpeko egin dugu, mantendutako fatxadari barrutik atxikiz. Horrez gain, bere materialtasunak guztiz kontrastatzen du gaur egungo hormarekin, bi aldien arteko bereizketa ahalbidetzeko eta izaera ezberdineko bi itxituren arteko bizikidetza islatuz.
FORMA ETA BOLUMETRIA_Jada existitzen den hormari lodiera ematen diona eta altueran gradualki igotzen dena.
Eremuaren gaur egungo horma plazari ematen dion izkinan soilik haustu da, sarrera nolabait pribatuagoa egin ahal izateko.

Altxaeretan ikus daitekeen bezala, eraikinaren bukaera goialdean laua da.
MATERIALAK_Soiltasunera eta garaikidetasunari jo da, beirarekin eta aluminiozko txapekin jolastuz. Guk egindako fatxadak (barrukoak eta kanpokoei egindako gehigarriak), modulatu dira aluminiozko fatxada aireztatua egiteko, guk egindako kargahormaren kanpoko aldean, kokatuta, existitzen den fatxadarekiko atzeratua, beraz. Beirazko leihoak, berriz, aluminiozko txapa perforatuen atzean ezkutatu dira, barruko alineazioa jarraituz. Aluminiozko txapa zulatu hauek, gainera, zabal daitezke, argi gehiago nahi izanez gero, fatxadaren erregulartasuna eta izaera aurrefabrikatua egunerokotasunarekin "kutsatzeko" aukera emanez.
PROGRAMA_
_Behe solairuan: erakusketa gela (altuera bikoitza), hall-a, komunak, areto nagusia (altuera bikoitza), hiru tailer (altuera bikoitza), laborategia, idazkaritza, instalazio gela eta kafetegia.
_Lehen solairuan: bulegoak, komunak eta bilera gela.
_Bigarren solairuan: lau gela, lau mintegi, komunak, liburutegia (altuera bikoitza) eta artxibategia.
_Hirugarren solairua: liburutegiaren altuera bikoitza eta ikasteko edo irakurtzeko beste gune pribatuagoa.
EGITURA_Hormigoizko portikoen bidezkoa aukeratu dugu, kanpoko perimetroari atxikitako kargahormaz eta, beste aldean, zutabe apantailatuez osatua. Habeak agerian utziko dira sabaiaren konfigurazioa egiteko, geletan eta mintegietan izan ezik, non sabai faltsua erabiliko den, instalazioak estaltzeko.
Erakusketa gelan, gainera, argi zenitala aukeratu da; horretarako, angelu batekin inklinatutako habe berezien bidezko estalkia proposatu da. Habe hauek bere luzera guztian iparraldeko argia jasotzen duten beiratea zabaltzea ahalbidetzen dute, argiztapen ez-zuzena lortuz, erakusketaren girorako oso aproposa. Aipagarria da habe hauetan integratutako argiztapen artifiziala ere filosofia honi jarraituz kokatu dela, argia ondoko habean isla dadin.
PATIOA_Soiltasunera jo da hemen ere eta pabimentuaren gogortasunera jo da, inguruan lorategiak daudela kontuan izanik. Tamaina ertain-handiko hiru zuhaitz kokatu dira pribatutasun handiena eskatzen duten tokietan eta baita barne-ibilbidearen mugarri gisa. Forma irregularreko eserleku gutxi batzuk izan ezik, espazioa nahiko libre uztea erabaki da, interpretazio zentroarekin erlazionatutako aire libreko ekintzaren bat egin bahi bada noizbait.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)