Bragançaren azterketa eginez, detektatutako arazorik handienetakoa
ciudadela eta hiriaren arteko deskonexioa izan da. Gainerako hiriarekiko jasota
dagoen ciudadela kondentsatutako historiaren aztarna izoztu gisa ageri da gaur
egun, luze hildako arrastoak bezala. Garai batean erdigunea zena gaur egun jada
erlikia bihurtu da.
Hala ere, ez da hilda dagoen gune bakarra, hiri osoa lotan bezala dago.
Horregatik, gure eraikina ezin da bere eremura mugatu; bere eragina hiri osora
zabaldu beharra dago, hiria berpizteko eta ciudadela eta gainerako hiria
elkarlotzeko.
Horrez gain, ciudadelan izoztutako identitatea berreskuratu beharra dago,
eguneratu, gaurko gizarteari eta behar berriei egokitu.
Eremuaren kokapenaren ezaugarriei esker (muinoan, lurraldearen gainetik, hau
ikuskatzeko toki estrategikoan), paisaiaren bistak aprobetxatzea egokiena
litzateke, paisaia naturalari etekina ateraz eta eraikina aberastuz.
Hau guztia kontuan izanik garatuko dugu gure hotelerako proposamena. Hau
hiriak berez erakarriko dituen turisten euskarri izateaz gain, turisten eta
bertakoen arteko elkargunea ere izango da, eta ezagutzaren trukaketarako gunea
ere. Horretarako, hotel soilari jarduera berezia gehitu diogu: eremua gaur egun
ixten duen harlangaitzezko horma deuseztatuta, bere harriak berrerabiltzea
artista bisitarien eskura jarriz, nahi duten artelana edo hargintza lana egin
dezaten, harriekin soilik, beste materialekin nahastuz, margotuz…
Ideia da arte iragankorra egitea, artistek edo zaleek egina, behin eginda,
argazkiak ateratzeko aukera izatea eta denbora batez mantentzearena, baina
ondoren etorritako bisitariek desegin dezakete eta harriak berrerabili.
No hay comentarios:
Publicar un comentario