8 dic 2013

Arkitektura eta biolentzia



"soy un fue, y un será y un es cansado"


Quevedo-ren poemetako batean esaten den “soy un fue, y un será y un es cansado”, arkitekturara zuzenean aplika daiteken gogoeta dela esango nuke. Orain arte iraun duenaren eta eraikiko denaren artean askotan tentsioa nabari da. Askotan galde izan diot neure buruari ea zilegi den lehengoa eraistea berria egiteko. Zenbait kasutan gogorra egiten da. Baina nola iritsiko da “un será” izatera uneoro aurrekoa mantentzean pentsatzen badugu? Bien arteko orekak dirudi aukera onena. Bi garaiak etorkizunera iristea ahalbidetzen duen aukera. Luis Fernandez Galianoren hitzetan arkitektura biolentziazko historia da, iraganaren aurka eraikiz etorkizuna proiektatzen duena. Bada, iristen da momentu bat non aurrekoa suntsitu gabe eraikitzea zailtzen joaten den, beti ez baita posible eraberritzea. Nahiz eta mantentzea posible den kasuetan hau aurrera eramatearen alde nagoen, etorkizunean orain eraikitzen denak guri iritsi zaigunaren balio bera izatea nahi badugu, arkitekturaren memorian kalteren bat egitea tokatuko zaigu.

Oso urrun jo gabe, gogoetak lantzen ari garen zamorako proiektuarekin zerikusi zuzena du. Bertan aurkitzen den ia edozein hormak bere atzean jasotzen duen historia gure proiektuaren parte izatea eta aldi berean etorkizunerako gaur egungo arkitekturaren isla jasotzea erronka polita izaten ari da. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario