29 nov 2013

ZAMORAKO ONDARE ERROMANIKOAREN IKERKETA ZENTROA_OINARRIZKO PROIEKTUA



Aurreko sarrera baten aurkeztutako proiektuaren garapena da hau, bertan adierazitako programa eta forma neurri zehatzetara eramanda.
Forma aurre-entregan azaldutakoa da, jada existitzen den hormari lodiera ematen diona eta altueran gradualki igotzen dena.
Funtzioen programa ere ez da askorik aldatu. Honakoa da:
· Behe solairuan: erakusketa gela (altuera bikoitza), hall-a, bi komun, areto nagusia (altuera bikoitza), hiru tailer (altuera bikoitza), laborategia, idazkaritza, instalazio gela eta kafetegia.


·Lehen solairuan: bulegoak, komunak eta bilera gela.



· Bigarren solairuan: lau gela, lau mintegi, komunak, liburutegia eta artxibategia (azken bi hauek altuera bikoitzekoak).


 
· Hirugarren solairua: liburutegiaren altuera bikoitza. 


 
Egiturari dagokionez, hormigoizko portikoen bidezkoa aukeratu dugu, kanpoko perimetroari atxikitako kargahormaz eta, beste aldean, zutabe apantailatuez osatua. Habeak agerian utziko dira sabaiaren konfigurazioa egiteko. Erakusketa gelan, areto nagusian eta liburutegia, gainera, argi zenitala aukeratu da; horretarako, habeen koadrikula proposatu da, aire-ganbara erdian sortzen duten beirazko bi azalez estalia, argia horietan zehar sartzen delarik (irudiak ikusi).


Materialak aukeratzerakoan, beste alde batetik, soiltasunera eta garaikidetasunari jo da, beirarekin eta aluminiozko txapekin jolastuz. Guk egindako fatxadak (barrukoak eta kanpokoei egindako gehigarriak), modulatu dira aluminiozko fatxada aireztatua egiteko, guk egindako kargahormaren kanpoko aldean, kokatuta, existitzen den fatxadarekiko atzeratua, beraz. Beirazko leihoak, berriz, aluminiozko txapa perforatuen atzean ezkutatu dira, barruko alineazioa jarraituz. Aluminiozko txapa zulatu hauek, gainera, zabal daitezke, argi gehiago nahi izanez gero, fatxadaren erregulartasuna eta izaera aurrefabrikatua egunerokotasunarekin "kutsatzeko" aukera emanez.








22 nov 2013

SUHILTZAILEEN ERAIKINA_AURRE EMATEA


Ondoko elementuetan oinarrituz,
· Behe solairua
· Estalkia
· Patioa
· Easo kalea
· San Bartolomeko horma
· Bainuetxeak

eta programa finkatuz,
· Erakusketa (behe solairuan + patioan)
· Tailerrak (behe solairuan)
· Zinea (fatxada nagusian proiektatua): Pantaila 14,22x8 m-koa izan daiteke, 16:9 formato zinematografikoa erabiliz.
· Kafetegia (estalkian)
· Komun bloke aurrefabrikatua, mugikorra (behe solairuan + estalkian)

eraikina, horma, patioa eta bainuetxea lotzen dituen ibilbidea proposatzen dugu. Andamioa oinarrizko elementu gisa, modulazio bidez sortu dira ibilbideak. Hauek erabilera bikoitza izango dute, erakusketa jarrai baten euskarri izateko aukera ematen baitute. Honen gehigarri gisa kontenedoreak tartekatzen dira, bai erakusketaren zati babestuagoak, bainugelak eta kafetegia (azken bi hauek estalkian kokatuak) jasoko dituztelarik.
Azkenik eraikinaren fatxada nagusian proiekzio ezberdinetarako oihala zintzilikatuko da, hormaren kontrakoandamio egituran sortzen diren balkoi modukoetan hauek ikusteko gunea eskainiz.

   


Egitura definitzeko andamio katalogoetara jo dugu, neurri estandarizatuetan oinarritu eta guztia hauen baitan modulatuz.

Andamioen neurri orokorrak
Errepikatzen den modulua

Kontenedoreen kasuan ere berdin egin dugu, merkatuan dauden neurrien artean egokien dagokiguna aukeratuz. Irudietan ikus daitekeen bezala urdin kolorea emango zaie, Kultur Hiriburuaren ekimeneko kolorea hau baita.
Aukeratutako kontenedorea
Ibilbidean zehar lotura emango duten eskailera modulua


8 nov 2013

ZAMORAKO INTERPRETAZIO ZENTROA_AURRE EMATEA


Proiektua gaur egun perimetroa ixten duen horman oinarrituta dago, hau manteduz eta lodituz, programaren erabilerak hormaren lodieraren barruan moldatzearen punturaino. Beraz, horma ahal den neurrian mantenduko dugu; guk gehitutako fatxada aurrexistentzia baino barrurago altxatuko da eta honekin kontrastatzen duen materialez (beirateak...) gauzatuko da.

Hala ere, perimetroa puntu garrantzitsu konkretu batean hautsi dugu: katedralaren plazara ematen duen zatia, zatirik publikoena. Puntu hau sarrera egiteko erabili dugu, baina ez berehalakoa, patiora bideratzen gaituena baizik, eraikin osoaren erraiak ezagut dezagun. Izan ere, barne patioa gure proiektuaren beste oinarria da; hall edo distribuidore funtzioa betetzen du, erabilera ezberdineko espazioen sarrerak hemendik egiten baitira. Gure eraikina, ondorioz, introspektiboa dela esan daiteke, kanpora ematen dituen aurpegiak betidanik izan dituenak direlarik, eta hauen atzetik beraien eduki berria lotsati ageri delarik.
Proiektuak, ikus daitekeenez, ibilbidearen ideia jorratzen du, patioak higidura gehienak barne hartzen dituelarik. Eraikina ulertzeko, ibili behar da, bere horma jarraitu. Hala eta guztiz ere, ibilbidea ezin da planoan soilik ulertu, hiru dimentsiotan baizik; eraikinan aurrera joan ahala, bere altuera ere gehituz doa, muinoa liburutegia barne hartzen duen espazio trapezoidala delarik.