28 abr 2014
27 abr 2014
BYE BYE BARCELONA
Maiz joaten naiz Bartzelonara, bertan ikasten duen lagunari bisita egitea aitzaki. Azken aldiz aurreko astean, hain zuzen ere. Lehen aldiz bertara egindako ikasbidaian jasotako inpresioak azken honekin alderatzean zer ikusirik ez dutela konturatu naiz, eta ondoko dokumentalaren izenburua ikusi eta segituan ohartu naiz bertan kontatzen denak nire bi inpresioak nolabait jasoko dituela.
Hala izan da. Lehen hiru bisitaldietan turista gisa jokatzen nuen. Hiriko leku turistikoenak ezagutu, ikusi, argazkietan jaso nahi nituen. Egun guztian zehar alde batetik bestera ibiltzen ginen, Rambla, Plaza Catalunya, Parc Güell, Sagrada familia, La Pedrera, Barceloneta eta guztiok ezagutzen ditugun beste hainbat puntu.
Behin hauek ikusirik ondoko bisitak guztiz aldatu ziren.
Arkitektura ikasteak hain ezagunak ez diren eraikinak ezagutzera eraman nau, eta noski, hauek aurrez-aurre ikustea gustatzen zaigu denoi. Beraz, hurrengo bidaian hauek zerrendatu nituen, gehienak ikusiz. Hor hasi zen nire Bartzelonarekiko ikusuntua guztiz aldatzen. Behin turista guztiak erakartzen dituzten guneetatik ateraz eta beste mota bateko turismoa aukeratuz, hiriaren izaera erabat aldatzen da. Sagrada Familiara bisitan ezinezkoa da jenderik gabeko argazkirik ateratzea. Herzog & de Meuron-en Museu Blau, Miralles-en Diagonal Mar parkea lasaia, Carmel-go bunkerra, CCCB eta agian hain ezagunak ez diren beste hainbat eraikinetan egon nintzenean, ordea, ez zebilen ia inor. Aurkitzen diren auzoetako benetako bizitza ikusten da.
Gracia auzoan bizi da nire laguna, bideoan agertzen den Vila de Gracia plazan. Nahiz eta Plaza Catalunya-tik oinez 25minutura egon, turista gutxi iristen da bertara, eta auzoko bizitza da nagusi. Eguneroko bizitzarako betiko dendak dira nagusi. Kamera eskuan duenik ikustea ere zaila da.
Rambla inguruan ere berdina gertatzen da. Ezin ibili gindoazen Ramblan gora. Raval aldera pare bat kale zeharkatu genituen norabide berean jarraitzeko, baina nahiz eta bi kaleko distantzia aldatu, jasotzen den sentsazioa guztiz ezberdina da. Ez du bideoan hainbatetan aipatzen den parke tematikoaren antzik.
Esan dezaket, beraz, bi aldeak ezagutu ditudala. Ez dut turista izaera baztertu, baina lehen bidaiak guztiz turistikoak izatetik bertan bizi denaren eguneroko bizitza ikustera pasa naiz, nolabait dokumentalean hitz egiten duten bizilagunen ikuspuntua ulertzeko gai izanez. Pena da hiriko puntu nagusi hoietatik kanpo oraindik mantentzen den hiriaren benetako izaera galtzen joatea. Baina zer egin daiteke hau ekiditeko? Güell parkean egin dutena al da soluzioa?
2 abr 2014
ESPAZIO PUBLIKOA | LEHEN HAUSNARKETAK
Bragançako gune berean mugituz, ondoko orubean espazio publikoa proiektatzen hasteko lehen hausnarketak dira ondokoak. Aurreko testu eta bideoari beste buelta bat emanaz, lekura hurbilduz noa, orain dagoena eta lortu nahi dena finkatuz. Hau nola lortzeko formularik ez dago, baina adibide batzuk begiratu ostean puntu batzuk betetzeak laguntzen duela uste dut.
Lekuan dauden aurre existentziek jada interesa sortzen dute gunean, beraz, proposatzen denak dagoena indartzen laguntzea eta dagoenak proposamena indartzea litzateke egokiena.
Lekuan dauden aurre existentziek jada interesa sortzen dute gunean, beraz, proposatzen denak dagoena indartzen laguntzea eta dagoenak proposamena indartzea litzateke egokiena.
Ondoren ideia nagusien laburpena jasotzen da, aurre analisi gisa:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)