Giorgio Agamben, Desnudez idatziko "De la utilidad y los inconvenientes de vivir entre espectros" irakurri ondorengo gogoetak:
Venezia da Giorgio Agamben-en testuko protagonista, gaur egungo hiri asko nola espektro bilakatu diren azaltzeko erabilitako adibide egokia. Baina zein fenomenori egiten dio erreferentzia espektro hitzak?
Espektro hitza definituz, jada hilik dagoen zerbait edo norbaiten errepresentazioa dela esango genuke, orokorrean kutsu negatiboarekin erabiliz. Idazleak ere Veneziaren alde negatiboa indartu nahi du hitz hau erabiltzean; hasteko, jada hilik dagoen hiria dela argi utziz. Ezin eman dezaket hiri konkretu honi buruzko nire iritzirik, iruditan soilik ikusi baitut. Baina honekin eta beste bidaietan jasotako esperientzia pertsonalak kontuan hartuz, askotan gertatu zaidan moduan, hiri batean baino parke tematiko batean nengoenaren sentsazioa izango nuela ziur nago.
Jende andanaren artean bertako sentiarazten zaituzten hiriek bizirik jarraitzen dutela pentsatzen dut. Hiri espektraletan ordea, parke tematikoak bailitzan, bertakoak erraz identifika genitzake.
Turismora begira bizi diren hiriak dira, eskaini dezaken beste hiriekiko ezberdintasuna muturreraino eramanez erakartzen gaituztenak. Halere, gehiegi esplotatze honek Veneziaren kasura garamatza, bere benetako izaera galtzera.
Honek hiri hauek turistatik gabeko egun batean irudikatzera narama. Ba ote dago horrelako egunik? Bizirik jarraitzen ote du esentziak edo arrazoi du Agamben-ek espektro deitzean?